Ikasle ohien Eguna ospatuko dute larunbat honetan

Ikasle Ohien eguna ospatuko dute Salbatore Mitxelenakoek, ikastolaren 50.urteurrenaren barruan.

460 pertsonak eman dute izena, adin guztietakoek. Hona hemen egitaraua:

-12:00etan, Bertsolari Plazan txupinazoa

- Jarraian, Agosti&Barrenarekin trikipoteoa San Pelaion

- 13:30ean, mahairako lekua hartu beharko da Ikastolako kantxan

- 14:30ean, Bazkaria, Euskal Parrilaren eskutik.

- Bazkal ondoren, jolasak, garai zaharretako kontakizunak, playback-ak eta musika.

- 19:30ean, kalejira abiatuko da ikastolatik herrirantz, Fan&Go taldearekin.

- Ondoren, herriko kaleetan zehar jarraituko du kalejirak, festa amaitu arte.

Bazkaltzera agertzerik ez dutenei ere deia zabaltzen zaie, bazkalondorengo ekintzetara eta kalejirara gerturatzeko, 50 urte ez dira eta urtero ospatzen.