Kilometroak Txikia

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola 2019ko ots. 20a, 11:58

Igandean otsailaren 24an, Kilometroak Txikia ospatuko dugu Zarautzen.

igandean Otsailaren 24an, Kilometroak Txikia ospatuko dugu. 11:00etan emango diogu hasiera ekitaldiari Ikastolan (Bertsolari plazan), malekoian barrena bidea egin eta Lege Zaharren enparantzan amaituz.  Sorpresaz beteriko ibilbidea jai giroan egingo dugu, trikitilarien eta erraldoien laguntzarekin.

 

Ibilbidearen amaieran, Kilometroetako txosnan, mokadutxoa jateko eta DJen musikarekin dantzatzeko aukera paregabea izango dugu eta HH 2, 3, 4, 5 eta LH 1. eta 2. mailako haurrek jolasak eta eskulanak egiteko aukera izango dute.

 

LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6ko ikasleentzat Ikastolan hasi eta Lege Zaharren enparantzan bukatuko den altxorraren bila jolasa antolatu dugu herriko aisialdi taldeen laguntzaz.  Altxorraren bila jolasean izena eman duten ikasleekin 10:30ean elkartuko gara Ikastolan bertan, taldeak egin eta jolasari hasiera emateko.

 

Ni, hi, hura, Ikastola Mundura! kamiseta jantzi eta animatu aparteko goiza pasatzera!