Zarauzko Ikastolak bat egin du Gurutze Gorriaren proiektuarekin

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola 2019ko abe. 16a, 11:24

Aurten ere, HH5eko haurrek, etxetik jostailuak ekarri dituzte, Gurutze Gorrikoei eman eta hauek beharra duten haurren artean banatzeko.

Gurutze Gorriak beharra duten familientzat jostailu berriak biltzeko deiari erantzunez Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolako Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek jostailuak biltzeari ekin diote.

Goraipatzekoa da ikasleen eskuzabaltasuna gai honekiko eta ekarri duten jostailuen kopurua.