Ikastolaren jaia ospatu zuten larunbatean Salbatore Mitxelenan

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola 2023ko eka. 5a, 14:00
Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako jaia. (Salbatore Mitxelena)

Antolatzaileak eskertuta agertu dira "primeran" pasatu zutelako egun osoan. Zabala izan zen egitaraua eta goizean nahiz arratsaldean izan zituzten jarduerak.

Larunbatean, ikastolako jaia ospatu genuen, egun osoko egitarauarekin. Goizean HH2tik DBH4ra arteko ikasleen emanaldia izan zen, benetan polita eta hunkigarria, aupa Txapas!

Ondoren, puzgarriak, ur jolasak, guraso-ikasle-langileen arteko pentatloia, bokatak... izan ziren. Guztia, musikaz girotuta egun osoko ekitaldiak bezalaxe. Aipaturikoez gain, sorpresa ugari egon ziren.

Eskerrik asko denoi! Primeran pasatu genuen!