Ukabil hori

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko mai. 8a, 00:00
Aste honetan barra-barra zabaldu da hedabideetan Maiatzaren Leheneko argazki bat. Suediako hiri batean hartua da: emakume beltz bat ageri da manifestazio neonazi baten aurrean, larru eta alkandora zuridun gizonezkoz osatutako martxari ukabila sendo altxatuta. Bera geldirik dago errepidearen erdian, bakar-bakarrik; determinazioa proiektatzen du haren begiradak. Parean daukan manifestazioaren lehen lerroak, ordea, oinez jarraitzen du mekanikoki, ia roboten moduan: badirudi buru ia soilduko hiru gizonek edozein unetan egin behar dutela talka emakumearekin. Tentsio lehergarria harrapatu zuen argazkilariak klik batean.

Tess Asplundek ez zuen beldurrik sentitu, gerora hedabideei azaldu dienez: «Besterik gabe, sentitu nunen haiek ez zutela bertan egon behar. Beraietako batek tinko begiratu zidan, eta nik bueltan begiratu nion. Ez zuen hitzik egin; nik ere ez. Gero, polizia etorri zen, eta eraman egin ninduen».

Zer gertatuko ote zatekeen poliziak ez balu emakumea alboratu? Eskuin muturreko manifestariek hartuko ote zuten hura paretik kentzeko lana? Haren albotik igaroko ote ziren, bertan ez balego bezala? Edo gelditu egingo ote ziren, akaso? Determinazioa garesti aterako zitzaion ziurrenik, baina ez zioten galaraziko.

Osorik irakurri