Guapa

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko mai. 21a, 00:00
Publikotik irten behar izateak oraindik halako panikorik eragiten ez dizun adin horretan, antzerki bat ekarri dute ikastolara. Aktore bakarrak du ipuinaren ardura, eta hura osatzeko guztien parte hartzea beharko duela azaldu die haurrei. Lehenbizi ehiztariaren pertsonaia egiteko eskatu du boluntarioa, eta neskato bat atera du publikotik. Jantzi dizkio txaleko iluna, motibo militarreko galtzak eta bota handiegiak; antzerkiak interferentziarik gabe jarraitu du.

Handik denboratxo batera, emakume baten papera egiteko boluntario bila hasi da. Mutiko bat atera du oraingoan, eta soineko bat jantzi dio. Erreakzioa bat-batekoa da: zurrumurru orokorra, askoren irriak, eta baten baten «guapa!» oihua. Aktoreak badaki nondik datozen irriak —aurreko neskarekin atera ez direnak—, baina kezkagarriagoa iruditzen zaio oihua. Hark erakusten baitu haur horien buruko eskeman, «neska» kategorian dagoen edonor —nahiz eta euren ikaskide bat soinekoz jantzita izan— dela «guapa», sarri laudoriotik gutxi izan ohi duen tonu horretan. Soinekoaren sinboloak figura erabat sexuatua —eta bere desiragarritasunaren arabera definitua— pizten du euren buruetan, parean daukatenak halako ezer ez eduki arren. Mutikoak soinekoa kendu orduko, dena normal baitago berriz.

Osorik irakurri