Eko-aitak

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko eka. 3a, 00:00
Eustatek aste honetan atera ditu argitara datuak: etxetik kanpo lan egiten duten emakumeek, batez beste, lau ordu eta erdi eskaintzen dizkiote haurren zaintzari. Gizonek, hiru ordu eskas. Etxean halakorik ez daukagunez, kalera jaitsi naiz bertan dabiltzan gurasoei erreparatzera, ea estatistikak neure inguruan ere betetzen diren. Etxe ondoko eskolako sarreran, guraso izan litezkeen dozena bat emakume eta lau gizonezko daude haurrak irteteko zain; aitona-amonak eta zaintzaileak kenduta, %75-%25. Jolas parkeko bankuetan, %90 dira emakumezkoak.

Baina gero auzoko kirolgunera iritsi naiz. Eta hara non agertu zaizkidan hirietako auzo modernoetan ikusten diren eko-aitak, euren eguneko 2,9 orduetako bat haurrarekin igarotzen. Badakizue: super-amaren bigarren bertsioa da eko-aita; laneko ordu guztiak betetzen dituena eta etxeratzerakoan, hala ere, aisialdia aitatasunarekin bateratzen asmatzen duena. Nola? Bada, adibidez, iluntzeroko korrika-saioa haurraren kotxeari bultzaka eginda, bide batez txakurra paseatzeko ere aprobetxatuta. Edo umea kanguro-poltsa horietako batean sartuta tabernara joanda, lagunekin partida ikustera. Ekonomizatzea da kontua. Obligazio-sentsazioak ez diezazula zure gozamena galarazi.

Osorik irakurri