Jaialdiarena

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko eka. 5a, 00:00
Iheslarien krisiari ertz gehiago antzematen zaizkio Alemaniatik. Fabrika hutsak aterpe bihurtu dituzte eta lona opakuz inguratu, bizilagunek ez ditzaten ikus. Geltokietan, ordea, ezinezkoa da ez ohartzea: jatorri eta helmuga zehaztugabeko jende gehiago dabil orain nasetan nora ezean.

Hedabide publikoek albiste nagusi bihurtzen dituzte egoera berriarekin lotutako gertakari larrienak: «Asilo eskatzaile batek haur bat bortxatu du aterpe batean». Gizona eskizofrenikoa zela amaieran esan dute. «Jaialdi batean 30 emakumek salatu dute asilo eskatzaile itxurako hainbat gizonek ukituak egin dizkietela». Eta islamean aditua den baten adierazpenak txertatzen dituzte, «gizon horiek» Mendebaldeko emakumeei buruz duten irudiaz hizketan.

Norbaitek zehaztu beharko luke zer den «asilo eskatzaile itxura» delakoa: nekez agertuko ziren, bada, jaialdira paperekin. Eraso bakoitzean «babes eskatzaileak» zirela nabarmentzen baduzu, bidea prestatzen ari zara asiloaren aurkako iritzia finkatzeko; eta hori, sinpleki, diskurtso arrazista da. Baina zeinen zaila den, ikuspegi feminista batetik, halako gertakari batek eragiten dizun amorru guztia irentsi eta, gainera, zure ingurukoei azaldu behar izatea oker daudela kritiketan, erasotzaileak defendatzen ari zarela sentitu gabe.

Osorik irakurri