Ongietorria

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko eka. 18a, 00:00
Aste honetan Paseoaren Hiriburuan ibili direnetako batek baino gehiagok begiak igurtziko zituen, hiriko hainbat gunetan agertu diren kartelak ikusitakoan. Espainiako errege berria ageri zen haietan, eta, atzealde zuriaren gainean, hizki urdinek ongietorria ematen zioten gaztelaniaz: Bienvenido. Donostia 2016ren sinadura zeramaten kartelek, erregea bakeari buruzko erakusketa bat inauguratzera zetorrela eta.

Kultur hiribururako programaren egileek azkar samar erreakzionatu zuten, han eta hemen, idatziz eta ahoz errepikatuz kartelak ez zirela eurenak, gauza bat dela Donostia munduari begira egotea eta beste bat frankismoari etxean sartzen uztea. Baina, hara: kartelak egiazkoak izan edo ez, errealitatea da frankismoa gonbidatu egin dutela. Bakeari buruzko proiektu bat ikustera. Tira, pentsa lezake eskandalizatu ez denak: beharbada erregeari bakearen gure ikuspegia ulertarazteko balio dezake bisitak. Armadako burua ere bada, ados, baina aizue, AEBetako presidentegai batek planetaren izenean haragia jateari utzi bazion 63 urterekin... Zergatik ez? Eta, gauzen alderdi positiboei begiratzen jarraituta, kartelek halako asaldura eragin izana bera ere bada seinale ona, adierazten baitu hemen oraindik ez dagoela Felipek ikusi nahiko lukeen moduko bakerik.

Osorik irakurri