24h

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko eka. 22a, 00:00
Politikaren bat oso aurreratua dela argudiatu nahi dugunean adibide gisara aipatu ohi ditugun hiri horietakoren batean —ez naiz gogoratzen Amsterdam edo Stockholm ote zen—, gaueko alkatearen figura asmatu dute, ilundu ostean argitzen den hiriko gorabeherak kudeatzeko. Besteak, betikoak, eguna udaletxeko bulegoetan igarotzen duela ebatzi dute, eta ez dituela gautxoriak behar bezala ezagutzen.

Alkate berriaren lana, nagusiki, gaueko ekonomia arautzea da: tabernen ordutegiak negoziatu, egunez bizi direnen oniritzia lortu, eta gautxorien ohitura berrietara moldatzen diren zerbitzuak eskaini. Izan ere, hirietako gauak geroz eta gutxiago dira gau. Gure auzoan aspalditik daude 24 orduko supermerkatuak, baita tabernak baino beranduago ixten duen denda ekologikoren bat ere. Gimnasioak zabaldu dituzte insomneentzat eta ordutegi bitxiekin lan egiten dutenentzat —edo, besterik gabe, korrika egiteko makina itzaltzen ez dakitenentzat—, eta unibertsitate hiri nagusietako liburutegietan ere aise harrapa zaitzake goizak apunte artean. Zutabe hau idazten ari naizen unean eguerdia ematear da, eta aldameneko balkoitik iristen den musika adituta, bizilagunek diskoteka bat zabaldu dutela pentsa liteke. Hirietan, denbora ez du erlojuak markatzen.

Osorik irakurri