Buruko armairuak

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko eka. 29a, 00:00
Euskal Gerri Askea aldarrikatzen zuen artikuluan, sexiliatze berriei buruz mintzo zen herenegun Xabi Aizpurua Ugarte egunkari honetan bertan. Herrietatik hirietara, jai gune zuri-beltzetatik arnasgune diren taberna queer-etara; sexu aukera ez ezik, itxura eta nortasuna ere arautzen dizkigun giro omnipresente horretatik ihes egin nahi dugunok posible izan zaigun norabidean bilatu ohi dugu arnasa. Baina nola egin ihes buru barruko armairuari? Nola maitatu libreki, geure buruari buruz sekula baino informazio gehiago daukagun garaian; esplikazioak topatzen dizkiogunean edozeri, autokontzientzia gehiegizkoak esperimentaziorako desira birrintzen digunean?

Batzuek zuri-beltzeko gizartearen onarpenean bilatzen dute ustezko arnasa. Ez dituzte gauza arraroegiak egiten, ez dira bitxikiro janzten edo itxurarekin esperimentatzen hasten; ezkondu egiten dira eta lengoaia korrektoa aldarrikatzen dute dezentziaren izenean: lesbianak direla esango dizute akaso, baina ez bollerak. Aukera zilegia da eta ulergarria: eskemak hausten dituztenek, gorputz hibridoek, sexu aukera batetik bestera jauzika esperimentatzen dutenek, kuestionamendu handiagoa jasotzen dute. Oraindik ez baitute asmatu haiek kabitzeko moduko armairurik; horrexek egiten baititu pixka bat askeago.

Osorik irakurri