Turkiako armada aterarazteko eskatu die Siriak Nazio Batuei

Turkiak Siria iparraldean ezarrita dauzkan «indar inbaditzaileak» handik aterarazteko laguntza eskatu dio Damaskoko gobernuak Nazio Batuen Erakundeari. Ankara abuztutik ari da modu irekian Siria iparraldeko gatazkan parte hartzen, oposizioko talde matxinoak babestuz eta gerrilla kurduen aurka joz. Aste honetan, hain zuzen ere, YPG Herritarren Babeserako Unitateetako ?kurduen gerrilla nagusiko? 71 kide hil dituela jakinarazi du Turkiako armadak. Ankarak nola edo hala eragotzi nahi du Siria iparraldeko kurduek eskualde autonomoa ezartzea han.

Atzo, Moskun elkartu ziren Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea eta Vladimir Putin Errusiakoa, Siriako egoeraz hitz egiteko. Moskuk Damasko babesten du, eta bitartekari lanak egin ohi ditu; esate baterako, Turkiak babestutako miliziekin elkarri ez eraso egiteko akordioa negoziatu zuenean. Oraingoan, «Siriaren lurralde osotasuna» mantentzea adostu dute. Nolanahi ere, Ankarak jakinarazi du ez daukala tropak Siria iparraldeko Manbij hiritik ateratzeko asmorik.

Osorik irakurri