PSOEren emakumezko agintea amets

Kataluniako eta Espainiako paisaia politikoa jo du Carme Chaconen ustekabeko heriotzak. Igandean aurkitu zuten hilda, Madrilgo bere etxebizitzan, jaiotzetik zeukan bihotzeko eritasun bat dela medio. 46 urte zeuzkan. Bartzelona kanpoaldeko Esplugues de Llobregat hiri industrialean jaio zen, 1971n, eta, gerriko gorrian ohikoa zenez, PSC Kataluniako Alderdi Sozialistan sartu zen gazterik. 2000. urtean heldu zen PSOEren lehen lerrora, Jose Luis Rodriguez Zapateroren alboan; geroago, presidentetzara heltzeko, ezinbesteko laguntza eman zion, Katalunian 25 diputatu lortuta.

Espainiako Defentsa Ministerioko lehenbiziko emakumezko buru bihurtu zen Chacon 2008an. Emakumeek botere postuetan eduki beharreko presentzia aldarrikatzen zuen; printzipio hori zazpi hilabeteko haurdunaldiarekin Afganistango tropak agurtzen irudikatu nahi izan zuen gero. PSOEren burura heltzea zuen amets, baina galdu egin zuen lehia hori Alfredo Perez Rubalcabaren mesedetan.

Osorik irakurri