«Berotegi efektua leuntzeko» neurriak eskatu ditu Asensiok

«Klima aldaketak eragindako kalteei aurre egiteko denbora ahitzen ari zaigu». Horiexek izan dira Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuaren hitzak, gaiari buruz Donostiako Tabakaleran antolatu dituzten jardunaldien aurkezpen ekitaldian. «Arrazoi klimatiko, ekonomiko, sozial eta politikoetan oinarritutako ekintza lokalak» eskatu ditu, «berotegi efektua leuntzeko». Ez dio erreferentziarik egin Gipuzkoako errauste plantari. Jardunaldiotan, Energiaren Euskal Erakundearen 2030erako estrategia aztertuko dute, hala nola nazioarteko hainbat eredu.

Denak ingurumenaren alde

Bestalde, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek ingurumenarekiko dauzkaten jarrerei buruzko inkesta bat argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Haren arabera, galdekatutako pertsonen «%100ek uste dute ingurumena babestea garrantzitsua dela». Kutsadurari dagokionez, oro har ardura gutxiago egozten diote industriari, eta handiagoa, garraioari eta kontsumo ohiturei. Nolanahi ere, erdiek baino gehiagok (%51k) «garrantzi gutxi edo batere ez» aitortzen diote erabiltzen duten garraio motak eragindako kutsadurari; %38 prest leudeke ohitura aldatzeko, baldin eta erabaki horrek «ahalegin handirik ez» balie eskatuko.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide