Bizkaiak ere aurrekontuaren %1 emango die berdintasun politikei

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2018ko mar. 23a, 00:00
Berdintasunerako Foru Araua onartu zuen atzo Bizkaiko Foru Aldundiak, eta Batzar Nagusietara igorri du orain, tramiterako. Lege berriaren bidez, aldundiaren berdintasunerako aurrekontua bost milioi eurotik hamalau milioi eurora igo beharko litzateke; aurrekontu guztien %1 emango litzaizkieke, hortaz, emakume eta gizonen arteko parekidetasuna sustatzeko neurriei.

Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Teresa Laespada Berdintasuneko diputatuak atzo aurkeztu zuten lege proposamena. Azaldu zutenez, hainbat instituziotako eta gizarteko ordezkariek hartu dute parte zirriborroaren idazketan. Gipuzkoak duela hiru urte onartu zuen antzeko foru arau bat; hark ere aurrekontuaren %1 jarri zuen xedetzat.

Bilbon ere, neurriak

Bilboko Udalak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako ordenantza onartu zuen atzo. Oposizioa, ordea, kritiko agertu da: tramite prozesuan, 91 zuzenketa aurkeztu zituzten EH Bilduk eta Udalberrik; horietatik 49 hartu dituzte aintzat.

Osorik irakurri