Indarkeriarik ez?

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2018ko api. 27a, 00:00

Espero baino hiru hilabete beranduago iritsi da 2016ko sanferminetako bortxaketaren epaia. Bistakoa zen Nafarroako Lurralde Auzitegiko aulkiak urduri ari zirela mugitzen euren lekuetan: presio sozial handia zeukaten indarkeria matxistaren aurka kontzientziatutako gizarte baten partetik —askoren gogoan, Nagore Laffage—; presio mediatiko izugarria, auzia azken tantaraino zukutu duten hedabideen partetik; eta barneko tentsio ugari.


Osorik irakurri