Halako ekimen jatorrik!

Erabiltzailearen aurpegia SOS Talaimendi 2018ko mai. 29a, 13:43

Landazabal atlantikoko eremuan errespetua eta belardiarekiko babesa eskatzea! Ea bizilagun den herriari ere halako ekimenik otutzen zaion! Izan ere, Babes Eremu Bereziko ingurune batean eta Red Natura 2000 sarearen Babeserako Eremu Periferikoa (ZPP) bezala izendatuta dauden ingurumen natural babestuan, hainbat lege urratuz, Etxetzarra eta beronen urbanizazioa eraikitzea baimendu dute.

 ARAUEN AURKA

Ingurumen balioen eta urbanizazio arauen aurkako ekimena dela begi-bistakoa da. Gainera, Euskadiko lurralde antolaketarako jarraibideen aurka doa. Hori gutxi ez, eta, promotoreak diren familia-kide bat Zarauzko Udaleko Urbanismoko arduraduna izateak, are eta larriago bihurtzen du egoera. Batez ere, Zarauzko Udalak hainbat lizentzia eman dituenean ingurumenaren aurkako zentzugabekeria hau egitean, lur urbanizatu ezinean, babeserako bereziki babestuan.

 

43/2007 DEKRETUA, martxoaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana behin betiko onartzen duenak (EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 65 zk) dagoeneko babesten ditu eremu horiek hainbat udaletxeren politika-kapritxoek zenbait eremutan gain-babestu ez dezaten. Kasu honetan ere horixe gertatzen da: legez erabat onartuta dagoen herritarren aisia erabilera mugatzen da; etxebizitza bakanen arautzeak ez bezalaxe. 

 

 

HORREN DA ZAILA KOHERENTZIA!

Ingurumenari begira, inkoherentzia hutsean bizi gara. Esaterako, esne marmiten antzerkiratze honen protagonistek, orain gutxi, instalazio batzuen itxitura defendatu dute, belatzarentzat (Falcon Peregrinus) arrisku handikoa dena. Baieztapen honek Aranzadiko txosten tekniko batean du oinarri. Gipuzkoako Epaitegietan barrena bueltaka dabil, duela hiru urtetatik, itxuraz, ez dago epailerik egoerari aurre egiten ausartuko denik. 

 

Boterearen antzerkiratze politiko honek ingurumen balioetan hezi nahi gaitu, itxuraz. Jatorrian, aurreko udan hasitako mehatxu eta hamaika salaketen ildo beretik, Talaimendin eraiki den legez aurkako Etxetzarrean du oinarri, ezinbestean.

 

EZ DA POSIBLE...EZIN LITEKE!

Nola liteke, halako politikari bikote konprometituak (PNV-PSE) metro gutxi batzuk gorago halako Etxetzarraren eraikuntza eta urbanizazioa defendatzea, urbanizazio legeen eta lurralde antolaketaren aurka doazen hainbat lizentzia emanez?

 Esne marmiten erabilerak isunaren mehatxua al dakar berarekin?

 

Beharbada, Aiako alkatearen hitzek argitu izango digute erantzuna: “Garrastazu Aranguren familiaren ezohiko konposizio familiarrak, ezohiko egoera baten aurrean egonik, legearen ezohiko irakurketa bat eskatzen” duela, alegia. Honela amaitu zuelarik: “lege baten ezartzeak ez du bere hitzez-hitzeko esanahiari soilik erreparatu behar; baizik eta idatzi zenean bete nahi zuen helburua izan behar da kontutan”.

 

Kontu honetan, ez dago legerik, ez zilegitasunik naturaren aldeko erakustaldi programatu hauen aurrean.

Bi esne-marmitek ez dute ezkutatuko egindako ankerkeria!

Politikoki zuzena dena ez digute salduko! 

Arautu egin behar da aisia; ez debekatu!