Legezkoa da, aidanez: zuk zeuk epaitu!

Erabiltzailearen aurpegia SOS Talaimendi 2018ko eka. 18a, 15:20

Hiru urte daramatzagu SOS TALAIMENDIko kideok ondoko galderak Talaimendiko etxetzarraren arduradunei luzatu nahian:

Zergatik ez zen 2010ean eskuratutako obra-baimena aurrera eraman?

Zergatik ezkutatu (agian ez daude?) egoitza izaera ziurtatzeko akreditazioak? Hauetaz gain, ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren 9.artikuluak eskaturiko beste hainbat eskakizun betetzen al ditu?
 
Azken honek garapenerako urbanizagarriak diren lurretan hartu beharreko premiazko neurriak zehazten ditu. Betetzen al dira, 2010. urtean (baita 2013an ere) Baserriaren berreraikitzea baimentzeko?

Nola uler liteke Amezti Baserriaren birgaikuntzaren lizentzia 2010ean eman izana, berau egiteko aurretiaz publikoan ikusgai jarri behar bada eta azken hau 2012an gertatu bada? Lizentzia jaso eta bi urtetara?

Zergatik ez da egiaztatu legeak eskatzen duen Baserriaren ordezkatzea "ezinbestekotzat" edota "ustekabeko kasutzat"?

Nola uler liteke kontserbaziorako babes eremua den lur eraikiezinean baimena luzatzea? Balizko kasu legal bakarra desjabetze bidea izanik, erabat ulergaitza da.

Zergatik eraitsi da, bota da, birgaitu nahi zen Baserria?

Nola berma liteke (legearen eskakizunez) Baserri berriaren bolumetriaren alderaketa eta konposaketa Baserri zaharraren aztarnarik ez bada?

Zergatik izapidetu da "ad hoc" espedientea, Aiako arau subsidiarioetan aurreikusita Baserriaren suntsipenerako?
 
ISILTASUNA NAGUSI
Orain artean galdera hauen erantzuna isiltasuna baino ez da izan.
Zergatik epaileek ez dute salatzen ditugun egoerei aurre egiten? Ingurumenerako fiskaltzak zergatik ez dio aurre egiten?
Zergatik ez digu inork galdera hauei erantzuten?


ZUK ZEUK EPAITU!
"Epaiketa paraleloak" egin behar ez direla irizten duzuenontzat, jakin beharko zenukete, hautatu dugun araubidezko eta zilegizko bidetatik orain artean, behinik behin, botere publikoek bultzaturiko atzerapen, traba sistematiko eta argumentu ahulez jositako erantzunak baino ez ditugula jaso. Botereok, izatez, denoi dagozkigun eskubide eta ondasunak babestu eta defendatu beharko lituzkete.

Zuk zeuk epaitu!