Legezkotasunaren alfabetoaz

Erabiltzailearen aurpegia SOS Talaimendi 2018ko abe. 28a, 13:37
Zarauzko Alkate Jaunak orain hiru urte prozeduraren A, E, I, O eta U-az hitz egin zigun. Legezkotasuna ezartzeak, kontsonante gehiago dakar.

Orain hiru urte prozedura administratiboen ikasgaia eman nahi izan zigun Zarauzko Alkate Jaunak (ikus ordukoUdalbatza;  ERLOTB).   Prozeduren A E I O eta U-az jardun zen orduko Udalbatzarrean. Gaurkoan, ordea, bokal hauei beste hiru kontsonante tartekatu zaizkie: D, L eta T, hain zuzen. 

 

Izan ere, atzoko Udalbatzarrean, 2018ko abenduaren 27koan, prozedura guztiaren pisua teknikariengan ipini zuen, Udalbatzaren erabakitzeko gaitasuna hauen gainean balego modura.

 

Ondorioa garbia da: politikari hauek soberan daude. Orain hiru urte gogorarazi genuen defendaezina denaren errua ezin daitekela prozedurari egotzi. Prozeduraren bidea, hain zuzen, ekintza legal baten aurrean alde ezberdinek defendatzean datza. Honen erabilerak ezin du, beraz, inolaz ere, legezkotasunaren betetzea ezbaian ipini. Eta legezkotasuna, ez da soilik, teknikarien lana. Denon ardura da.

 

Balizko errudun izatea, legezkotasunaren bidean lehen urratsa baino ez da (penala eta administratiboa, kasu honetan); eta noski, epaitegietan dagoen bide luze honetan Zarauzko teknikariei ere baimen hauon inguruan galde egingo zaie, dagoeneko Aiakoei egingo zaienen antzera.  Honen erantzukizuna, ondorioz, honen gaineko ardura dagokien politikari eta kargu publikodun eta legezko organu arduradunei  dagokie.

 

Alde bikoen balizko presuntzioa argitzeko ez dago presarik; bai, ordea, legezkotasuna ezartzekoa.  Legezkotasuna derrigorrez ezarri behar da eta azkar berrezarri gainera, berau hautsia izan denean. Gertaera honek, Etxetzarrarena eta beronen urbanizazioarenean, balizko delitu zantzuak ote dauden ikertuko da hain zuzen.

 


Txurruka Jaunari

 

Txurruka Jauna: zerorrek baimendu zenituen hiru lizentziak, ustez legezkanpokoa zela jakinik (2015eko azaroko udalbatzan landutakoa)  orain balizko delitu da. Honen jakinaren gainean zinen, zer esanik ez,  arkitektu eta urbanista izanda, gai honetan aditua, trebatua eta formatua. Zerorri zara teknikaria. 

 

Zenbat bide gehiago luzatu nahi duzu, prozedura paralelo batean ezkutaturik, legezkotasuna ezarri gabe?

 

Gobernatzaile eta herriaren ordezkari den orori legezkotasuna eskatu behar zaio, ezer baino lehen. Txurruka Jauna, berrezarri ezazu legezkotasuna lehenik; eta erruduna nor den, edota legez kanpo egindakoen ardura norena den argitzeko prozedurarekin bat egin ondoren.  

 

Talaimendiko Etxetzarraren harira herri mailan  ezarri duzun logika juridiko horrek ez baitu ez hanka ez bururik. Zabal itzazu begiak, zabaldu bideak eta babestutako eremu publikoa herriari itzuli.

Atzoko Udalbatzako irudiak, ERLOTBri esker, 38. minututik aurrera.