Ehun urte bete dituen Itzulia kostako errepidetik

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2024ko api. 7a, 09:00
Hainbat txirrindurlari kostako errepidetik Getariara bidean aspaldi jokatutako Euska Herriko Itzuliko etapa batean. (Zarauzko Argazki Artxiboa)

Munduko txirrindulari onenak Euskal Herrira ekartzen dituen lasterketak mendea bete du eta Zarauzko Hitzak lehen edizioetako bateko etapa bat herritik pasatu zeneko irudia ekarri nahi izan du Zaharrak Berri atalera.

Atzo amaitu zen Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza lasterketa, eta, horren aitzakian herritik pasatu zen lehenengo edizioetako bateko argazkia ekarri du Zarauzko Hitzako Zaharrak Berri atalera; izan ere, ehun urte bete ditu lasterketak aurten. Hori horrela, Zarautz eta Getaria arteko kostako errepide zaharra nolakoa zen erakusten du irudiak. Hain justu, Getariara iritsi aurreko azken tunela atzean uzti berri dute argazkian ageri diren txirrindulariek eta begi bistakoa denez, asko aldatu da inguruan.

Errepide horri lotuta esan beharra dago, halaber, azken hilabeteetan hizpidea eman duela, gorabehera ugari izan direlako bertan. Otsaileean, inauterien bueltan izandako denboraleeak zuloa eragin zuen errepidearen paraleloan doan pasealekuaren azpian eta hainbat egunez itxi egin behar izan zuten errepidea konponketa lanak egiteko. Ondoren, errei bakarra zabaldu zuten, baina jada trafikoa itzuli da normaltasunera.