ZAEko seniorrek batel ligako lidergoa sendotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Arraun Elkartea 2017ko urt. 30a, 23:03

2017ko Gipuzkoako batelen ligako laugarren jardunaldia jokatu da Urdazurin. Seniorrek ligako lidergoa sendotu dute eta Urko Urbieta kadeteak estropada baloratzen du.

Batel ligako 4. jardunaldia Urdazurin

Larunbat eguerdian Urdazurin, iparraldean, Gipuzkoako batel ligako 4. jardunaldia ospatu da. Neska promesek orain arteko estropadaetan postua mantendu dute, taula erdian. Infantil mutilek 9. postua errepikatu dute, aurreko asteko hobetzea finkatuz. Jubenillen A ontziak ligako lehen 3 postuetako bat lortzeko lehian jarraitzen du. Egun bigarren daude, San Juanen atzetik eta Getariaren aurretik.

Senior mutilak estropada honetara puntu bateko abantailarekin zetotzen, lider bezala eta San Juan oso gertu. Urdazuriko estropadan, ordea, lan bikaina burutu eta San Juango batelari tarte oso handia sartu diote, 18 segundukoa. Eta Lapurdiko Arraun Taldeko A batela bi ontzien arteko sartu zelarik, zarauztarrek 2 puntutan handitu dute San Juanekiko tartea. Beraz, egun lidergoa mantentzen dute eta San Juan 3 puntura dago.

 

Kadeteen lan fina eta Urko Urbietaren balorazioa

Urdazuriko estropadan Markel Garciandia eta Jon Etxeberria kadeteen entrenatzaileek bi batel uretaratzea erabaki dute. A ontzia Urko Urbieta, Lander Trula, Haritz Lozano eta Oier Ijurcok osatu dute, Ibai Etxaberen patroitzapean. B ontzia, aldiz, Asier Arruti patroiak eta Ander Jauregi, Mikel Etxabe, Hodei de la Hoz eta Ekaitz Rodriguez arraunlariek. A batelak zazpigarren postua erdietsi du, lehenengotik 18 segundura, eta B ontziak 16. postua.

Honakoa da Urko Urbieta Alberdi (2002, Zarautz) A ontziko arraunlariak egiten duen balorazioa:

Estropada ondo ikusi nuen orohar, txukun. Erritmo egokian eta arraunkera txukunarekin. Salida ona izan zen, eta ziabogan patroiak lan polita egin zuela uste dut. Bueltan okerxeago etorri ginen, errekaren alde txarretik baina ondo heldu geniola uste dut.

Sentsazio onarekin atera ginen eta liga ere ondo dijoakigu. Hasieran pixkat baju hasi ginen baina azkar hasi gara maila hobetzen. Estropada honetan 30 segunduko hobekuntza egin dugu adibidez, eta onenen artean borrokatzeko desiatzen gaude”.

Hurrengo asteburuan estropada bakarra ospatuko da, otsailak 4 larunbatean Pasai Donibanen arratsaldeko 16:00tan. Euria eta hotza emana dago baina gure neska mutilak babestera joatera animatzen zaitugu.

Aupa Zarautz!

Zarautz, 2017ko urtarrilaren 29a