Defentsa lanak ere ongi menderatzen ditu Babyautok

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2016ko urt. 25a, 00:00

Larunbatean arratsaldeko 16:00etan jokatu zen partidan Babyauto Zarautz Rugby Taldeak talde lagun baten bisita jaso zuen Astiko zelaian.Arerio bai baina ez arerio Ohorezko B mailan, ez behintzat sailkapenari begiratu ezkero. Uribealdea Rugby Taldea izan zen larunbatean Zarautz Bisitatu zuena. Bizkaitarrek ideia nagusi bat izan zuten buruan norgehiagoka guztian zehar, baloia eurek izatea eta zarauztarrak defentsa lanetara bultzatzea. Horretarako presio gogorra eragin zuten etxeko taldearengan. Babyautoko mutilak 5eko marra heltzen ziren baina ezin izaten zuten aurrerago jo. Lehen puntuak Lucas Panichelliren ostikada batek igo zituen markagailura 3-0ko emaitza ezarriz. Plentzia eta Mungiako taldeak ez zuen amore eman eta zigor kolpe bati esker partida berdintzea lortu zuten minutu gutxira. Hala ere etxekoek kasta erakutsi zuten eta defentsa lanetan gogor jardun zuten une larri horietan. Defentsa lan bikaina erakutsiz. Zarauztarrek Phill Huxfordek hasitako jokaldi bikain bati jarraipena eman zioten: Ruck batetik irten, pase pare bat egin, arerioa nekatu eta ostikada batekin baloia zelai erdira bota ostean. Xalbat Amilibia gazteak izan zuen jokaldia amaitzeko ohorea, eta entseatzekoa noski. Uribealdeakoak ez zuten jokaldi hori barkatu eta minutu gutxiren bueltan eurak izan ziren entseatzea lortu zutenak. 8-8ko emaitza astiko zelaian atsedenaldian. Bigarren zatian bizkatarrak baloia eskuratu eta presionatzen jarraitu zuten, baina zarauztarrek hauen bultzadak geldiarazteko gai izan ziren. Touch eta meleetan ez zegoen garaile garbirik eta hiru laurdeneko lineako mutilak izan ziren jokoa zabaldu eta partidari bizitasuna eman ziotenak. Zaletuak errugbi onaz disfrutatzeko beta izan zuten larunbatean. 66. minutuan Panichellik igo zituen zarauztarren markagailura beste 3 puntu, urrezko 3 puntu. Noizean behin, Uribealdekoak burubelarri erasotzen dabiltzala aprobetxatuaz, berreskuratutako baloi baten ondoren, metro eskax bategatik, zelai osoa zeharkatu zuen korrikaldi izugarri baten ostean ez zen Phillen entsegua iritxi. Partidaren amaiera aldera uribekoak entsegu berri bat egitea ere lortu zuten, baina aurretik esandako 3 puntu horiei esker zarauztarrak gailendu ziren epaileak jokoa amaitutzat eman zuenean 14 eta 13ko emaitzarekin amaitu zen jokaldi ikusgarriak utzi zituen norgehiagoka.

Osorik irakurri