Gabonak aurreko azken guda

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2015ko abe. 21a, 00:00

Arratsaldeko 16:00etan eman zitzaion hasiera azken asteetako norgehiagokarik handienari: Bera Bera eta Babyauto Zarautz Rugby Taldearen arteko lehiari. Anoetako miniestadioko harmailak zarauztarrez bete ziren horrelako partida garrantzitsu batean jokalariei euren indarra emateko. Zarauztarrak izan ziren markagailuan lehen tantoak sartu zituztenak. Aurrelariek egindako jokaldi bati esker Xanti Irazustak ekarri zituen lehen 5 puntuak 4. minutuan. Lucas Panichelliren esker oinari esker beste 2 puntu transformazio bidez heldu ziren. Etxekoek behin eta berriz egin zuten entseatzeko saiakera baina ezin zuten zarauztarren defentsa gogorrarekin. Bera Berak ez zuen amore eman nahi eta behin eta berriz saiatu ziren zarauztarren entsegu marra gainditzen. Hala ere 28. Minutuan Eduardo Martini esker Donostiarrek euren 5 puntuak eskuratu zituzten. Dortokek azkar batean erreakzionatu zuten, eta berriro ere Xanti Irazustari esker beste 5 puntu eskuratzea lortu zuten. Hau gutxi balitz 7 minutu beranduago Iñigo Lasak ere beste entsegu bat gauzatu zuen eta Beranduago Kepa Ibargurenek ere beste bat ekarri zuen Zarautzera. Lucas Panichellik ere ez zuen hutsik egin ea trasformazio dezente lortu zituen. Norgehiagoka interesgarria elkarri errespetua dioten 2 talderen artean. Amaieran 26 eta 31ko emaitza. Puntuak etxera, baina zapore gazi-gozoa azken minutuetan arerioak eskuratutako defentsa bonusarengatik. Garaipena esfortzu askoren ondotik etorri zen, baina partida hori irabazteari esker, neguko garaile geratu da Zarautz Iparraldek Ohorezko B mailan, Burgosi aurre hartuta.  Ez da ahaztu behar seniorren bigarren taldeak ere garaipena eskuratu zuela Arratiako Zekorren aurka jokatutako lehian (31-15), 16 ea 14 urtez azpikoek ere garaipenak eskuratu zituztela Gernika eta Ordiziaren aurka. Irabaztea lortu ez zuen bakarra 18 urtetik azpikoak izan ziren. Hauek ere Gernikaren aurka lehiatu ziren, baina etxera 38-15eko porrotarekin itzuli behar izan zuten. Gabonetako geldiaren ostean indarberrituta itzuliko dira gure taldeak, eta ziur orain arte bezala errugbiaz gozatu aha izango dugula haiekin.

Osorik irakurri