Boladaren amaiera

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2015ko aza. 29a, 00:00

Ohorezko B mailan 29 garaipen egin eta gero, inork nahi ez zuen egun hori iritsi da: partida bat galtzearen eguna. 2014ko irailaren 13tik ez zuen galtzen partida bat Babyauto Zarautz Rugby Taldeak. Arerioak gogor borrokatu izan dira hilabete guzi hauetan zarauztarrak gaindiko lanean, baina orain arte ez zuten lortu. Baina iritsi da eguna “Black Saturday”a. eta are beltzagoa seniorren bigarren taldeak ere galdu egin baitzuen Irunen Zaiza Txingudiren aurkako norgehiagokan 24-5eko markagailuarekin. Partida gogor hasi zen, eta etxekoek indar erakustaldi bat egin zuten 3. Minutuan entsegu bikain bat eta transformazio hobe batekin. Zarauztarrak ez zuten buruan inongo momentuan burua jaitsi eta 6 eta 11. Minutuetan Lucas Panichelliren 2 ostikadez 6 puntu eskuratu zituzten. 7-6ko markagailua Arripausuetako zelaian. Oscar Astarloazk zuzentzen duen Durangok etxeko partidatik garaipena atera nahi zuen, eta horren isla izan ziren makiletara jaurtitako baloi batekin eta entsegu berri batekin. 15-6. Babyuatoko aurrelariek euren indarra erakutsi nahi izan zuten, baina Aitor Amilibia atzelariak ekarri zuen dortoken lehen entsegua 29. Minutuan. Panichelliren transformazioari esker 15-13ko markagailuarekin amaitu zen lehen zatian. Bigarren zatia ere lehiatua izan zen eta etxeko taldeak entsegu brri bat eskuratu zuen 20. Minutu aldera. Transformazioa ere barrura. Durangoko mutilak zarauztarrengandik ihesi zihoazen 22-13koarekin. Hala ere inork ez zuen amore eman eta 4 minutu beranduago gure mutilak izan ziren entsegua egitea lortu zutenak. 22-20, eta garaipena esku eskura. 70. minutuan borrokak bizi-bizi jarraitzen zuen eta Lucas Panichelliren ezker oinak 22-23ko datua utzi zuen. 10 minuturen faltan kanpotarrak aurretik zihoazen lehenbizikoz partidan. Partida galtzea ez zen aukera bat  inorentzat eta jokoa berotzen joan zen. Iñigo Lasak txartel horia ikusi zuen, eta meleean bat gutxiagorekin geratu ziren zarauztarrak. Orduan gertatu zen inork nahi ez zuena…. 6 mintu besterik falta ez zirenean epaileak zigor kolpea adierazi zuen. Isiltasuna nagusi Arripausuetako zelaian. Eta Gaizka Iturriagak… barrura. 25-23ko markagailua etxekoen alde. Horrela amaitu zen ahazteko moduko larunbat beltza. Ahazteko modukoa bai, baina bertatik ikastekoa ere. Horregatik zarauztarrei lanean jarraitzea tokatzen zaigu horrelako beste “black sartuday”ik gertatu ez dadin aurrerantzean: hasteko datorren igandean delako Vigoren aurkako lehia Asti zelaian.

Osorik irakurri