Rugbilariok ere aldakak mugitzen ditugula erakustera gatoz aurten ere. Aurreko urteko arrakasta ikusita, aurten ere BULTZA ZUMBA maratoia antolatu dugu. Azaroaren 21ean izango da zita Zarautzko Munoa plazan. Gainera, aurtengo festa oraindik ere handiago izango da, etxeko txikienak ere dantzan jarri nahi ditugulako. 16:00-17:00ak bitarte 5-16 urte arteko gazteak elkartu nahi ditugu eta 17:00etatik 19:00ak bitarte 16tik gorakoak. Lorena Garciak (ZIN Monitorea) gidatuko du maratoia eta Vanesa Ocamporen laguntza izango du. Bien artean gazte eta helduak dantzan jarriko dituzte. Giro ona eta dibertsioa bermatuak daude. Sarrerak aurretik eskuratu daitezke, eta horrela egin ezkero deskontu batez gozatzeko aukera izango dute. Txikienek 3 € ordaindu beharko dituzte (5€ egun berean) eta helduek 15€ (18€ egun berean). Prezio horren barruan motxila kit bat eskainiko da: Ura, fruta, hidratazio puntua, fisioa, anbulantzia, komunak eta aldagelak izango direla. Amaitzean Kiroldegiko dutxak erabili ahal izango dira prezio horren barruan 20:30ak arte. Eguraldiak laguntzen ez badu Gaztelekura aldatuko da ekintza. Egunean bertan hartuko da erabakia. Sarrerak: Aritzbatalde Kiroldegia, Getariako Kiroldegia, Orioko Kiroldegia, Txiki Polit Taberna, Kukaña Taberna eta Amane Akademian hartu daitezke (Heriz pasealekua, Donostia). Online inskripzioa egin nahi dutenek bultzazumba@hotmail.com helbidera mezu bat bidali dezakete.

Osorik irakurri