Denboraldi berria, sentsazio berriak

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2016ko ots. 8a, 00:00

Babyauto Zarautz Rugby Taldea prest dago, beste behin ere, denboraldia hasteko. Eta aurtengo helburuak garbi daude: Aurreko 2 denboraldietan lortutako emaitzak hobetzea, eta lehen aldiz igoera faseko lehen erronda gainditzea. Erronka gogorra, baina motibatzailea era berean. Aurreko urtean halako pozak sortarazi zituen taldeak, aldaketak izan ditu: Lagun batzuk taldea utzi baitute, baina 4 gaztek ere goiko mailan jokatu ahal izango dute. Berrikuntzen artean Corey Simpson jokalariaren etorrera ere azpimarratu behar dugu, Lucas Panichellik taldea utzi ostean. Iñigo Lasa eta Cristian Zapateria ere ez ditugu aurten Astiko zelaian ikusiko. Taldeak beste hutsuneren bat ere izango du gainera, lana arazoengatik jokalari batek edo bestek ere ezin izango dutelako aurten lehen taldearekin jokatu. Hauek bigarren taldean jokatuko dute, Euskal ligan. Babyautoko mutilek garbi dute Astiko zelaia euren gotorlekua dela, inork ez duela eruren etxean garaipenik eskuratu, eta hori bermatzen jarraitu nahi dute. Jakina da, baita ere, gainontzeko taldean honen hau badakitela, eta eurek kontrakoa egiteko egingo dutela lan. Ohorezko B mailan, zarauztarrez gain, Uribealdea, Aparejadores de Burgos, Eibar, Bera Bera, Blusens Vigo, El Salvador B, Durango, CRAT A Coruña, Campus Ourense eta Universitario Bilbao lehiatuko dira. Phil Huxfordek lan berria izango du aurten. Aurreko urtean jokalari izan zen beltzen taldean, eta aurten, Fran Puertas ordezkatuz, Zarauzko entrenatzaile izango baita. Azpimarratu beharrekoa baita ere taldeak aurten izango duen erronka berria: Instalazioak berrituko baitira denboraldian zehar. Denboraldi berria, ilusio berriak taldearentzat eta baita zaletuentzat ere. Bultza Beltzak

 

Osorik irakurri