Zatoz errugbira jokatzera!!! Eskola martxan da.

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2016ko ots. 9a, 00:00

Mutil ala neska, gizen edo argal, altua edo txikia… Denek dute lekua gure kirolean, emaiozue zuen seme-alabei errugbia ezagutzeko aukera. 2008a eta gero jaioa bada, baloi obalatuaren kirola bizi eta disfrutatzeko aukera izango dute etxeko gazteenek. Gurean kirola ezagutzeaz gain, lankidetza, laguntasuna, solidaritatea, lana, esfortzua zer den ikasiko ditu. Errugbia kirol inklusibo eta irekia da, denok gara ongi etorriak! Denok batera familia bat osatzen dugu, izan zaitez gure familia kide. Adinen arabera antolatu ditugu entrenamenduak, formatzaile trebatuenekin. Ez galdu aukera eta zatoz gurera!

Osorik irakurri