Kaleido Vigo – Babyauto Zarautz, emozioa azken unerarte

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2016ko mar. 10a, 00:00

Zarauztarrek partida modu onean hasi zuten, norgehiagoka osoan erakutsiko zuten jarrera erakutsiz Xanti Irazustak ireki zuen markagailua entsegu bikain bati esker. Baina Vigoko mutilak adi egon ziren eta minutu gutxiren bueltan berdinketa eskuratu zuten. Falemaka Tatatu, Tongako jokalariak bereganatu zituen 5 puntuak 19. minutuan. Bi taldeen arteko berdintasuna nabaria zen, tongarrak beste 5 puntu bereganatu arte. Ondoren etorri zen transformazioa, 12 eta 5eko markagailua utziz Vigoren alde eta Babyautoko mutilen kontra. Atsedenaldiaren ostean zarauztarren alde jarri zen partida, epaileak txartel horia erakutsi baitzion galiziarren 13. Jokalariari. Urrezko minutu horiek Corey Simpsonek aprobetxatu zituen, ostikada bikain batekin 12 eta 8koa markagailuan sartuz. Vigoko mutilak bat gutxiagorekin jokatzen ari ziren unean, eta eraso gogor bat eta gero epaileak txartel gorria erakutsi zion Carlos Lopezi. Orduan iritsi zen Phil Huxforden entsegua eta Corey Simpsonen transformazioa. 12 eta 15ekoa As Lagoaseko markagailuan. Partida amaitzeko 5 mintu bakarrik geratzen zirenean, Josu Galarraga kapitainak txartel horia ikusi zuen, eta noski galiziarrek ez zuten barkatu. Zarauztarren marra gainditu eta entsegu baten ostean 17 eta 15ekoa ezarri zuten. Minutu bat besterik ez zen geratzen epaileak partidaren amaiera adierazteko, 60 segundo besterik ez partidari buelta emateko. Zigor kolpea iritsi zen orduan, eta Corey Sipmpsonek aurreko astean egin bezalaxe, makiletara jaurtitzeko erabakia hartu zuen. Eta bai ondo asmatu ere, 3 puntu gehitu baitzituen zuzenean zarauztarren markagailura. Azken minutuan, aurreko astean gertatu bezalaxe garaipena Babyauto Zarautz Rugby Taldearentzat!

Partiduko argazkiak

Osorik irakurri