60 minutu

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2016ko urr. 31a, 00:00

Ia 400 ikaslek baina gehiagok bete zuten Zarauzko Astiko zelaia, larunbatean egin ziren eskola arteko jardunaldietan. Denak baloi obala ezagutzeko desioz. Arratsaldean aldiz, helduen txanda izan zen,Durango Rugby Taldeak Zarautz bisitatu baitzuen. Astiko harmailek itxura bikaina eskaini zuten larunbatean, giro onaz eta kirol jarduera hobe batek bultzaz. Hala ere zarauztarren umore ona partida hasi eta 2 minutura apurtu zen, talde bizkaitarrak eginiko entsegu eta transformazio batekin. 0 eta 7koa Astiko markagailuan. Hala ere beltzak ez ziren kikildu inongo momentuan, eta Xalbat Amilibiaren zigor kolpe bati esker, lehen 3 puntuak markagailuan sartu zituzten. Durangarrek mauletan erakutsi zuten euren indarra, talde trinko eta indartsua osatuz. Eta hau aprobetxatu zuten behin eta berriz zarauztarren 22 metrotako marra gainditzeko. Presio honen ondorioz bizkaitarren bigarren entsegua iritsi zen. Baita transformazioa ere 3 eta 14, lehen zatiaren 11. minutuan. Babyautoko mutilek euren izaera erakutsi nahi izan zuten eta ez zuten amore eman inongo momentuan. Benetan dakitena erakutsiz Durangoren entsegu marka gainditzea lortu baitzuten lehen zatia amaitzear zela. Xanti Irazustak egindako entsegu batek Asti zelaia berpiztu zuen. Xalbat Amilibiak ere ez zuen huts egin, eta lehen zati gogorra amaitu aurretik 14 eta 14koa eskuratu zen. Bigarren zatia hutsetik hasi behar izan zuten bi taldeek. Amilibia aipatuz, ezin ahaztu Aitor anai zaharra, honek bigarren zatia hasi eta berehala beste entsegu bat lortu baitzuen, anai gazteak transformatu zuena. Minutu batzuk beranduago bi anaiek, magia egitea ere lortu zueten, berriro ere entsegu eta transformazioa lortuz. 28 eta 14koa markagailuan. Bizkaitarrek ez zuten etxera porrotarekin joateko gogorik, eta 15 minutu besterik geratzen ez zirenean bi entsegu lortu zituzten, amaieran 33 eta 26ko markagailua jarriz. Zarauztarrek garaipena eta eraso bonusa lortu zituzten, baina bizkaitarrek, ongi borrokatutako defentsa bonusa. Garaipen honekin Babyauto Zarautz Rugby Taldeko mutilak sailkapeneko 4. postua lortu zuten larunbatean, eta dagoeneko igandean CRAT-en aurka jokatu behar duten partida dute buruan.

Osorik irakurri