Etorkizuna ziurtauta dago

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2017ko urr. 4a, 00:00

Horixe da Babyauto Zarautz taldeko 16 urtez azpiko jokalari gazte handien jarraitzaileek partida amaieran zeukaten sentsazioa. Etorkizuna ziurtatua dagoenaren uste osoa eta poza elkarbanatu zuten partida osoan zehar "Beltzak!! Beltzak!!" oihuarekin eztarria urratuz, jokalari, entrenatzaile, familia, lagun eta gainerakoek. Beraberak beraien abiadura baliatuz min handia egin zezaketela jakinik, baloiaren jabetza eskuratzea zen partidaren gakoa. Lehenengo zati bikaina jokatu zuten eta jokalariek erakutsitako jarrera eta gogoekin aurretik dena idatzia egongo balitz bezala irten zen. Carlos Estradaren ostikadek eta Urko Zumeta (1) eta Juan Sorreluzek (4) lortutako entseguek amaierako 15-36 emaitza ahalbideratu zuten. Amaieran jokalarien aurpegiak zorionaren isla ziren. Sari banaketan, Euskadiko Federazioak taldeari garaikur bat eta jokalari bakoitzari domina bana eskaini zien bitartean Beraberakoek inguratuta eta txaloka hartu zituzten garaileak, gure kirolaren balioen erakusgarri. Jarraian familia eta jarraitzaileekin batera Euskadiko Txapeldun berriak ospakizunetan murgildu ziren. Emozioez gainezka zuzendaritzako ordezkariek Maiatzaren 20-21 asteburuan Valladoliden ospatuko den  Espainiako Txapelketa jokatuko duela iragarri zuten. Babyauto Zarautz taldeak harrobia ziurtatua dauka. Zorionak!!!

Partiduko argazkiak

Osorik irakurri