Espainiako txapelketarako prest

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2018ko mai. 3a, 02:00

Aurreko astebukaeran lortutako txapelarekin, Babyauto Zarautz/Beltzak taldeak Espainiako txapelketarako txartela lortu berri du. Txapelketa hau San Cugat del Valles-en (Bartzelona) jokatuko da astebukaera honetan bertan, larunbata eta igandean.

Txapelketa 4 taldeetako bi multzotan antolatuko da. Lehen 3 partiduak (larunbatean 2 eta igande goizean hirugarrena) multzo berdineko taldeen artean jokatuko dira liga moduan eta igande arratsaldean bi multzoen artean postu berdinean sailkatutako taldeen artean.

Hauek dira zozketa bidez erabaki diren bi multzoak:

 

A MULTZOA

B MULTZOA

CR SAN CUGAT

ZARAUTZ RT

CR EL SALVADOR

CR CISNEROS

RC VALENCIA

CIENCIAS RC

CR LICEO FRANCÉS

UE SANTBOIANA

 

Partidu guztiak 17 minutuko bi denboretara izango dira Finalekoa izan ezik, 20 minutuko bi denbora izango direlarik.

Zarautz eta Lasarteko Beltzak taldeko entrenatzaileak, Anton Larrañagak dioenez, “taldea konfiantza handiarekin aurkitzen da eta orain datorren txapelketa irabazi nahi dugu, ez dago beste helbururik. Jokalari garrantzitsu batzuk ukituta ditugu, Carlos Estrada, Urko Zumeta edo Alex Saleta, baino espero dugu astebukaerarako fin-fin egongo direla”. Espainiako txapelketari begira egindako lanari buruz dio “ez daukagu lan espezifikorik, orain arte proposatu dugun joko sistema are eta gehiago landu eta hobetu, detaile txikiak kontuan eduki. Guk gure errugbiaz jolastuko dugu eta ez dugu aurkariaren arabera gure jokoa aldatuko. Talde oso onak izango ditugu txapelketan baina gurea ere hor badago zerbaitegatik izango da, azken minuturarte borrokatuko dugu”.

Aurreko larunbatean jende ugari hurbildu zen Astira eta jokalarien gurasoek diotenez, hainbat guraso eta jarraitzaile joango direla Kataluniara taldea bultzatzera.

Zorterik onena! Bultza Beltzak!

Osorik irakurri