Euskal Ligako Txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz Rugby Taldea 2018ko mai. 1a, 02:00

Azken bi asteetan partidu honek zuen garrantzia ikusita, sare sozial eta errugbiaren inguruan jarraipen berezia egin genion. Gure deia entzuna izan zen eta larunbatean Astin bertan isladatu zen. Harmailak guztiz beteak eta zelaiaren inguruan ere jende ugari. Youtube plataformatik eman genuen zuzenean ere argi ikusi zen sortutako ikusmira. Talde bisitariak ere jende ugari erakarri zuen Astiko berdegunera.

Aurrez aurre bi talde handi. Alde batetik etxeko taldea, Babyauto Zarautz eta Lasarteko Beltzak sortutakoa. Hasiera batean aurkariak baino jende handiagoarekin eta ligako sailkapenean gorago sailkatua. Beste aldetik Durango eta Elorrio Rugby Taldeko jokalariek sortutakoa. Zein baino zein talde sendoagoa eta zelaian emandako maila ikusita txapeldun izateko aukera guztiak zituztenak.

Partidua etxeko taldearen nagusitasunaz hasi zen, momentuoro erasoan eta aurkarien zelai zatian jolastuaz. Horrela, 14.minutuan, Alex Saletak eginiko jokaldian defentsa zulatzea lortu zuen eta Urko Zumetari 5 metrotan eginiko pasearekin, lehen entsegua iritsi zen eta Carlos Estrada ostika eder baten ostean bihurtzea lortu zuen (7-0). Hortik 3 minutura, 17.ean, azkar mugitutako eraso batean berriz ere Alex Saletak erasoa puskatzea lortu zuen hegaletik eta entseguan baloia uztea lortu zuen, Estradak berriz ere baloia makilen artetik sartuaz (14-0).

Hasiera paregabea izan zen etxeko taldearentzat. 25.minutuan iritxi zen etxekoen hirugarren entsegua, berriz ere hirulaurdenek azkar eta luze irekitako baloi baten ostean, Eñaut Arakistainek lortutakoa. Oraingo honetan aldiz Estradak ez zuen hainbeste zorte izan (19-0). Dena egina zegoela zirudien baina kirol honek azken segundurarte lan egin behar dela erakutsi digu eta zelaian emaitza bat zenbat aldatu daiteken ikusi genuen.

Berehala ordurarte min askorik egin ez zuen kanpoko taldeak entsegu bat egitea lortu zuen (19-7) eta lehen zatia entsegu berri batekin itxi zuen Durango/Elorrio taldeak. Horrela atsedenaldira 19-14 emaitzarekin joanaz.

Bigarren zatia lehenaren oso ezberdina izan zen. Lehen laurdenean etxeko taldea oso nagusi izan zen bezala, bigarren zatian indarrak oso parekatsuak izan ziren. Ez zen aparteko nagusitasunik izan baina kanpoko taldeak hainbat alditan min handia ematea lortu zuen baita etxeko zalegoaren artean urduritasuna sortu ere, baina 8.minutuan eta puntu batzuk gehitzearren Carlos Estradak makiletara egindako jaurtiketan hiru puntu gehitzea lortu zuen eta entsegu bat baino gehiagoko aldea ezarriaz (22-14).

Baina oraindik Durango/Elorrio taldeak zer esan handia zuen eta 23.minutuan Estradak berak gaizki urrundutako ostika bat jasotzea lortu zuten entsegu berri bat eginaz (22-19). Kanpotarrek aldea asko murriztea lortu zuten baina azken uneetan etxeko taldeak beste ostikada bat bihurtzea lortu zuen partidua bukaerara eramanaz (25-19).

Etxeko taldearen eta zaletuen zorionarekin denboraldia ez da hemen bukatzen. Behin Espainiar txapelketako txartela irabaziaz, taldeak San Cugat-era izango du bidaia hurrengo astebukaeran.

Zorionak Txapeldunak! Bultza Beltzak!

+) Partiduko argazkiak (Aitor Sorreluz): https://www.flickr.com/photos/93148730@N07/albums/72157696243915155

Osorik irakurri