Zarauzko AEK kalean izango duzue bihar

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko AEK 2019ko ira. 17a, 11:53

Aurten ere eskaintza zabala dugu Zarauzko AEKn. Horri buruzko informazioa banatuko dugu bihar iluntzean, pintxo-potean.

"Zu hemen zaude, AEK ere bai". Zuekin batera pintxo-potean izango gara bihar AEKideok. Beraz, euskara eskolei buruzko zalantzak edo argibideak jaso nahi badituzue etor zaitezkete gugana. Ez badugu topo egiten, badituzue beste bide batzuk: bulegora joan zaitezkete, mezua bidal dezakezue (zarautz@aek.eus) edo telefonoz deitu (943 13 01 75). Hilaren 25ean amaituko da matrikulazioa.