Zabalik dago AEK-ko 2020-2021 ikasturteko aurrematrikulazioa

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko AEK 2020ko eka. 19a, 11:19

Hurrengo ikasturtean, 2020/21 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi dutenentzat, AEK-k matrikulazio eskaintza berezia argitaratu du.

www.aek.eus/aurrematrikula/ webgunean nahiz AEKren edozein euskaltegitan egin daiteke. Aurrematrikula uztailaren 8 baino lehen egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

- %5eko deskontua 20-21 ikasturteko matrikularen prezioan
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Izen emateak eta informazioa: bulegora joan ahal izateko hitzordua eskatu behar da.

Zarauzko AEK: 607 602 194 – zarautz@aek.eus

Zumaiako AEK: 943 86 02 48 - zumaia@aek.eus

Aia, Getaria edo Aizarnazabalen izen-eman nahi dutenek Zarauzko AEKra deitu edo idatzi behar dute.