Euskara praktikatzeko aukera Mintzalagun egitasmoan

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko AEK 2023ko urr. 2a, 10:54

Erraza da euskara ikasi eta praktikatzea! 

Abiatu dugu Urola Kostako Mintzalagun programa. Euskaraz dakiten pertsonak eta euskara ikasten ari direnak elkartuko ditugu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten.
Urtetik urtera, gero eta jende gehiagok hartzen du parte egitasmo honetan eta oso gustura aritzen dira herritarrak.
Programak euskaldun berriei euskaraz hitz egiteko aukera ematen die eta euskaldun zaharra izaten dituzte bidelagun. Asteroko hitzorduaz gain, zozketak, txangoak eta opariak ere izaten dira. Eta den-dena dohainik!
Mintzalagun egitasmoaren inguruko informazioa jaso edo izena eman nahi dutenek Urola Kostako AEK euskaltegietan eta Zarauzko Udal Euskaltegian izango dute horretarako aukera; baita 625-48 52 15 telefono zenbakira hots eginda, urolakosta@aek.eus helbidera idatziz, edo http://emanizena.praktikatu.eus/ estekan klikatuz.