Ostiralean izango da lehenengo Korrika batzordea

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko AEK 2023ko abe. 11a, 09:45

2024an, martxoaren 14tik 24ra, Korrika hasiko da Irunen eta Baionan bukatuko.

Ohi bezala, Korrika antolatzeko laguntza eskatzera gatoz. Abenduaren 15ean, ostirala, 16:45ean, AEK euskaltegian, lehenengo batzordea egin eta hor erabakiko dugu edizio honen ildoa. Ongi etorri!