Korrika amaiera egunerako autobusa antolatu du AEK-k

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko AEK 2024ko ots. 22a, 12:30

Martxoaren 24an Korrika amaiera izango da Baionan, eta egun-pasa egiteko proposamena dakarki AEK-k. 

Urola kostatik Baionara joan-etorria egiteko autobusak antolatu ditu AEK-k eskualdeko herrietan, tartean Zarautzen. 8:40an aterako da Eguzkiko geltokitik, eta bertan Baionara joan ahal izateko, AEK-n eta Eguzkin eman beharko dute izena interesa dutenek. Martxoaren 21a baino lehenago egin beharko da hori, 15 euro ordainduta.