Korrikapustua jarri dugu martxan

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko AEK 2024ko mar. 5a, 10:24

0:45 inguruan iritsiko da Korrika Zarautzera eta taldetxo bat korrika hasiko da elkarrekin. Noraino?

Agian aspaldi ez duzula porra bat egin, ezta? Aurten, Zarautzen, Korrikapustua izango dugu! Herriko auzo eta jai elkarteek proposatutako zenbait kide animatu dira, eta elkarrekin zenbat metro egingo duten asmatu behar da! Apustuak egiteko, Eguzkin duzue aukera, euro baten truke.