CODEAM-Zarauzko Triatloi Elkartea Senperen

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Triatloi Elkartea 2018ko mai. 10a, 14:17

Zarauzko Triatloi Elkarteko kideek duatloietan denboraldi bikaina egin eta gero, triatloi denboraldian murgildurik dihardute azken asteetan.

Igandean, maiatzaren 6ean, CODEAM-ZTEko kirolariek Senpereko lakuan (Lapurdi) jokatzen den Triathlon Cote Basque proban hartu zuten parte. Guztira, 450 parte-hartzaile ziren, sprint (750m-20km-5km) eta olinpiko (1500m-40km-10km) distantzietan. Zarauztarrek honako postuak lortu zituzten:

Sprint distantzian, 114.postua Jon Goicoechea 1:39:06. Distantzi olinpikoan, 27. postua Guillermo Vahl 2:13:41, 39. postua Aitor Manterola 2:17:32, 70. postua Siratz Aldanondo 2:27:29, 103. postua Ibai Goikoetxea 2:35:47 eta 129. postua Jon Aranburu 2:43:03. Esan beharra dago proba 13:00etan hasten zenez kirolariek sekulako beroa jasan behar izan zutela
 
Bestetik astebukaera honetan taldeko hainbat partaidek Iruñeko Half-Iruñea proban parte hartuko dute. Proba hau distantzi erdiko proba da, 1900 metro igeri, 90 km bizikletaz  eta 21 km-ko korrika saioa osatu beharko dutelarik triatletek. Hemendik hilabetera (ekainak 9) izango den Zarauzko Triatloirako prestakuntza ezin hobea.

Boluntario deialdia Zarauzko Triatloi egunerako
Ekainaren 9an jokatuko den Zarauzko Triatloi probarako laguntza eskakizuna luzatzen du Zarauzko Triatloi Elkarteak. 300 boluntariotik gora behar izaten dira proba antolatzeko orduan, beraz edozein laguntza ongi etorria da.

Interesa dutenei ekainaren 1 baino lehen izena ematea eskatzen zaie. Izen emateko info@zarauzkotriatloia.com helbidera idatzi edo 686 900 453 telefonora whatsapp mezu bat bidali izen-abizen, NAN zenbakia eta emaila adieraziz. Gogoratu boluntarioek triatloi ondorengo afarira etortzeko aukera ere badaukatela.