Codeam ZTEko Xabier Garate Zegaman

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Triatloi Elkartea 2018ko mai. 30a, 08:19

Codeam Zarauzko triatloi taldeko Xabier Garatek Zegama-Aizkorriko mendi maratoi ospetsuan hartu zuen parte pasa den igandean, ondorengo postuak lortuaz: 107. Xabier Garate, 4:56:54.

Parte hartu zuten beste zarauztarrek ondorengo postuak lortu zituzten: 156. Iban Lopez 5:15:36; 241. Xabier Mendivil 5:50:51; 351. Alain Mendizabal 6:38:35; 364. Haritz Esnal 6:43:39. Gotzon Iruretagoyena Izeta ere bertan izan zen 4:56:42ko denborarekin 106. postua lortuz.

Borja Murillok ostiraleko Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalean hartu zuen parte 61. postuan amaituz, 41:56ko denborarekin.