Zarauzko Triatloi Elkarteak datorren urterako berrikuntzak emango ditu jakitera

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Triatloi Elkartea 2018ko aza. 29a, 12:06
Larunbata, abenduak 1 11:00tan kiroldegian ospatuko den Ohiko Batzar Nagusian Elkartea gaur egun 80 bazkide inguruk osatzen dute

Zarauzko Triatloi Elkarteak bere Ohiko Batzar Orokorra ospatuko du, larunbata abenduak 1, kiroldegiko batzar-aretoan (goiko solairuan), goizeko 11:00tan hasita. Beste gaien artean, aurtengo ekitaldiari buruzko kontuak eta datorren ekitaldiari buruzkoak, urteko plangintza, ekintza eta proiektu berriak aurkeztuko dituzte. Batzarraren ostean, taldekideak bazkari goxo batetaz gozatzera joango dira, taldeko enpresa babeslearen, CODEAM-i esker. Hortaz, ZTEko bazkide guztiak gonbidatuta daude batzarrean parte hartzera, eta baita ere bazkide izan nahi duten guztiak ere.

Egun, Codeam Taldean 80 bat bazkide dira, gehienak urtean zehar triatloia egiten dutenak; batzuk txikiak (sprint eta olinpikoak) eta beste batzuk luzeagoak (distantzia erdia eta Iron Man) .Beste hainbat bazkidek beste modutako modalitatetan parte hartzen dute baita( btt, korrika, errepideko bizikletarekin , trail , korrikako lasterketak, mendiko eskia etab...)

Babesleari ere oso eskertuta daude triatletak. «Oso ondo portatzen da gurekin eta eskerrak eman beharrean gaude. Gainera urte osoan ematen digun babesaz gain batzar ondorengo bazkaria eta egiten dugun kontzentrazioa aurrera eramaten laguntzen digu Codeam-ek ; beraz gure eskerrik beroenak Codeam etxeari»