Protesta-agerraldia euskararen aurkako azken erasoaren aurka

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak sententzia kaleratu du EAEko udalek barruko funtzionamendua erabat euskaraz egiteko daukaten aukeraren kontra. Erabakia oso larria da, euskara erabiltzeko eskubidea ez ezik, ofizialtasuna ere auzitan jartzen duelako. Hori dela eta, agerraldia egingo dugu Zarauzko Zirika euskara talde sortu berriak deituta.

Protesta-agerraldia uztailaren 10ean egingo dugu, 19:00etan, Zarauzko udaletxe aurreko plazan.

Etxean egindako protesta-kartel eta kexa-mezuak orri edo kartulinetan eramatera animatzen zaituztegu.