Kantu-bazkarirako txartelak laster salgai

Zirika euskara elkarteak kantu-bazkaria antolatu du azaroaren 11n, "betiko eta oraingo euskal kantak" abesteko. Bazkaria Lagunak erretegian izango da eta txartelak online bakarrik erosi ahal izango dira urriaren 2an, arratsaldeko17:00etatik aurrera.

Honakoa izango da egitaraua:

  • 13:00etan kantu-jira Agosti eta Barrenarekin
  • 14:30ean bazkaria Lagunak Erretegian
  • 16:00etan kantua eta festa Agosti eta Barrenarekin
  • 20:30ean zizka-mizkak
  • 22:00ak aldera amaiera

Sarrerak urriaren 2an jarriko dira salgai 17:00etatik aurrera. 50 euro balioko du bakoitzak. Helbide honetan soilik eskuratu ahal izango dira txartelak: https://labur.eus/zirika-kantu-bazkaria

Betiko kanta herrikoiak abesteaz gain (Lete, Laboa, Pantxoa eta Peio, Imanol, B.Lertxundi, Itoiz...), berriagoak ere abestuko ditugu (Hertzainak, Sorotan Bele, Oskorri, Tapia eta Leturia, Mikel Markez...) eta baita gaur egungoak ere! (Izaro, Huntza, ETS, Zetak eta abar!)

Kantatzen duen herri bat ez delako inoiz hilko. Zaindu ditzagun eztarriak. Zaindu dezagun elkar!