Lan saioa, euskara eta jatorri askotariko herritarrei buruz

Euskaradun eta euskaltzaleen artean gogoeta sustatu nahi du Zirika Euskara Elkarteak. Horretarako lan saioa prestatu dugu hilaren 14rako, Gaztelekuan, 18:00etan.

Abiapuntu bat proposatuko dugu hausnarketa abiatzeko. Ekhiñe Eizagirre Zubiaurrek eta Saioa Iraola Urkiolak euskara eta jatorri askotariko herritarrei buruzko ikerlana egin dute Elgoibarren. Ikerketa horren ondorioak mamitu eta horren gaineko gogoeta egiteko lan saioa izango da. Azalduko dute zergatik egin duten ikerketa eta zergatik den baliagarria euskararen aldeko borrokan. Gero, talde txikitan, lau gogoetagai proposatuko dituzte: iritsiera eta harrera, hizkuntza ideologia, denbora eta bizi baldintzak, eta entzuketa. Talde txiki horietan partekatuko ditugu ikerketan parte hartu duten pertsonen bizipenak. Atseden baten ostean ondorioak jasoko ditugu.

Animatu eta parte hartu! Eman izena hemen.