Jende asko eta hitzaldi interesgarria Iñaki Iurrebasorena

Erabiltzailearen aurpegia Zirika. Zarauzko Euskara Elkartea 2024ko urt. 24a, 15:15

Etxebazala estu geratu zitzaigun astearteko hitzaldian. Euskararen inguruko datuen irakurketa zorrotza egin zuen Iñaki Iurrebasok. Besteak beste, euskararen arnasguneak indartsu egoteko beharra azpimarratu zuen.

Badugu beraz, datu horiek kontuan izanda eta hortik ateratako ondorioetatik abiatuta, zer egina. Eskerrik asko Iñaki Iurrebasori atzoko hitzaldiarengatik, UEMAri antolatzeagatik eta Zarauzko Udalari laguntzeagatik.