Beskoitzeko ikastolari elkartasuna adierazteko autobusa

Erabiltzailearen aurpegia Zirika. Zarauzko Euskara Elkartea 2024ko mar. 2a, 15:12

Euskal Herriko periferian edo egoera zailean aurkitzen diren ikastolei elkartasuna adierazteko ekimena egingo da Beskoitzen martxoaren 10ean. Asteazkena baino lehen eman behar da izena. Irteera 8:30ean izango da eta itzulera 17:00etan. Prezioa 10 euro.

Euskal Herrian badira periferiatik euskara lantzen duten eragile ugari. Historian zehar toki guztietan izan dute misio bera, jendartea euskalduntzeaz gain, euskalduntasun horren bitartez euskal kultura indartzea, hori baita euskal identitatea garatzeko bide sendoena. Ez da erraza izan eta oraindik ere zaila izaten jarraitzen du ikastola horiek pairatzen duten egoera. Beharrezkoa da Euskal Herriko periferian euskararen alde lan egin duten hainbat eragile aitortzea.

Egitaraua – Martxoak 10 -

10:00 Harrera eta gosaria
10:30 Beskoitzeko ikastolaren bisita, egoeraren azalpena, ...
11:00 Ekitaldia-mahaingurua: Euskal Herriko mugako ikastolen lekukotasuna/erakusketa.
11:00 Umeen txokoa: jolasak
11:30 Pontx pailazoa
13:00 Adierazpen publikoa.
13:30 Bazkaria kantuz
16:00 Agurra eta ama

Gure herrian euskararentzat lurrik gabeko herririk ez!

Atxik Beskoitzeko ikastola!