Azken egunak larunbateko tailerrean izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Zirika. Zarauzko Euskara Elkartea 2024ko api. 8a, 13:30

Zarauzko Udalak eta Zirika Euskara Elkarteak Hizkuntza portaera asertiboa eta herritarren aktibazioa lantzeko tailerra antolatu dugu. Ainhoa Lasak (EMUN) emango du tailerra eta eduki teoriko eta praktikoak landuko dira. Tailerra antolatu da euskaraz egiteko gogoa duten hiztunentzat. Oinarrizkoa da pertsonek euskararekiko kontzientzia izatea. Kontzientzia horretatik abiatuta, baliabideak eta estrategiak eskainiko dira. Izena emateko idatzi zirika@ni.eus helbidera edo bete inprimaki hau. Azken eguna: apirilaren 10a.

Tailerrean bertan azalpenak eta ariketak tartekatuko dira eta elkarrizketa partekatua izango da uneoro. Tailerraren oinarrian hainbat kontzeptu soziolinguistiko eta psikologiko dauden arren, tailerrera bertaratuko diren pertsonen eguneroko esperientzian oinarrituko gara, horixe baita ikasbiderik aberatsena eta gure hizkuntza praktikak aldatzeko bide bakarra.