GUKA argazki lehiaketa


Argibideak

Zarauzko Hitzaren webgunea jarri du erabilgarri UKTk  zuzenean argazkiak igotzeko.

Uda sasoian Urola Kostan ateratako argazkiak aurkeztu beharko dira lehiaketara.

Bestetik, datuak betetzerakoan kontuan izan telefono formatu egokia honako hau dela: 999 99 99 99

 

Datu Pertsonalen Babesa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, jakinarazi nahi dizugu zure datu pertsonalak Urolako Komunikazio Taldea, Koop. E. (aurrerantzean “UKT”) enpresaren tratamendu-sistemetan jasoko direla, GUKA Argazki Lehiaketa kudeatzeko eta UKT-ek duen legezko interesean oinarrituta, eskaintzen ditugun zerbitzu eta promozioei buruz informatzeko. Era berean, lehiaketan parte hartzen duten argazkiak web gune eta kanal desberdinetan hedatuak izango dira (esate baterako, atari digitaletan, aldizkarietan, tokiko hedabide bakoitzak dituen sare sozialetako profiletan, e.a.). Sariduna gertatuz gero, zure identifikazio-datuak argitaratuak izango dira, baita saria modu egokian kudeatzeko beharrezkoak izan daitezken kolaboratzaile zuzenei komunikatuak ere. Zure datuak babesteko eskubideak erabili nahi badituzu, edo zure datu pertsonalen babesari buruz informazio zehatzagoa eskuratu nahi baduzu, idatzi bat bidali beharko diguzu helbide honetara: Soreasu 1, 20730 Azpeitia (Gipuzkoa), edo lehiaketa@ukt.eus posta elektroniko bitartez.