Zarauzko Txipristin taldeak Txipristinaldiak antolatu ditu Aste Santurako

Muzkiko aterpetxea

Apirilaren 2tik 6ra irteerak antolatu ditu Zarauzko aisialdi talde horrek. LH 5. mailatik hasi eta DBH 4. mailara bitarteko gazteei zuzenduta daude Txipristinaldiak. LHkoak, hain zuzen, Astigarragan egingo dute egonaldia, eta Santiagomendi aterpetxean hartuko dute ostatu. DBHkoak, berriz, Nafarroara joango dira, Muzkira. Apirilaren 2an, 10:00etan elkartuko dira LHkoak aisialdi taldearen lokalean (Zuberoa kalea, 12, behea), eta orduerdi lehenago DBHkoak. Apirilaren 6an itzuliko dira Zarautzera bi taldeak, 13:30ean.

Oraindik plazak libre daudela jakinarazi dute begiraleek, eta beraz interesa dutenek izena eman dezakete. Horretarako txipristinaisialdia@gmail.com helbidera idatz daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide