1975ean jaiotako zarauztarrek kinto bazkaria egingo dute maiatzaren 23an

14:30ean izango da bazkaria, Zarautz hoteleko Santa Barbara jatetxean. Ahalik eta jende gehien biltzea dute helburu antolatzaileek. Interesa dutenek 25 euro ordaindu beharko dituzte izena ematean, aurrerapen gisa. Bazkari-bilkuraren egunean bertan beste 25 euro ordaindu beharko dira jatetxean bertan. Bazkarira joan nahi dutenek antolatzaileekin harremanetan jartzeko hainbat bide dute eskura: facebooken Zarautzen Sortua profilaren bitartez, zarautzensortua1975@gmail.com helbidera mezua bidaliz, Maitane ileapaindegian ( jatetxe txinatarraren aurrean) eta  whatsapp bitartez (678-288809 telefono zenbakira).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide